NOR NAIZ?
Kaixo! Mikel naiz, 25 urteko arratiarra. Txikitatik izan naiz pertsona sortzailea; horregatik, diseinatzen dudan guztia sormenaren eta kreatibotasunaren ikuspuntutik lantzen dut.
Niretzat, diseinua ez da soilik estetika; istorioak kontatzeko eta ideiei forma emateko tresna bat da. Proiektu bakoitzean buru-belarri murgiltzen naiz, xehetasun bakoitzari arreta jarriz eta emaitza bakarrak lortu nahian.
Nire pasiorik handiena argazkigintza da, mundua begirada ezberdin batekin ikusteko bidea ematen didana. Honekin batera, proiektu propio bat kudeatzen dut, non Arratia bailara eta Euskal Herriko eguraldiaren informazioa partekatzen dudan.










