
Proiektu hau taldean garatu genuen Osakidetzaren gripearen aurkako txertaketa kanpainarako proposamen gisa. Kartelaren helburu nagusia herritarrak sentsibilizatzea da, txertaketa banakako ekintza bat izateaz gain, erantzukizun kolektibo bat dela azpimarratuz. Diseinuaren ardatza ardi baten irudi indartsua da, atzealdean txerto baten osagai bisualekin konbinatuta, mezuaren testuinguru sanitarioa argi uzteko.
Sormenaren aldetik, mezuak hitz-joko zuzen eta ironiko baten bidez funtzionatzen du: "Ez izan ardi bEE E E ltz". Tipografiaren bidez ardiaren orroa simulatu dugu, arreta bereganatzeko elementu deigarri gisa. Ideia hori beheko testuarekin lotzen da: "Txertoa ez jartzeak, artaldean eragina du". Esaldi honekin "artalde-immunitatearen" kontzeptu zientifikoa modu ulergarrian helarazi nahi izan dugu, txertoa hartzeari uko egiten dionak talde osoaren osasuna arriskuan jartzen duela adieraziz. Lan honekin, komunikazio instituzionala eta sormen bisuala uztartu ditugu, gizarte-eragina duen mezu argi eta gogoragarria sortzeko.
